GAURKO BIDEO KONFERENTZIAREN ONDORIOAK
KAIXO LAGUNOK!
Gaurko eguna, berezia izan da, aspaldiko partez, zuen denen aurpegiak ikusi ahal izan ditut. ASKO POZTEN NAIZ ZUEK ONDO EGOTEAZ, ZORAGARRIAK ZARETE, BENETAN!
Zaila da denek hitz egitea eta gelan egiten dugun bezela hitz egitea, lasai, elkarri begietara begiratuz.... iritsiko dira garai hobeak, NOSKI BAIETZ!
Baina ez gaitezen triste edo sentibera jarri, zuen lan eta erronkei eusteko garaia baita.
Proposamen ezberdinak egin dituzue, eta egia esan, denak gustatu zaizkit asko:

- Marrazki erakusketa bat denen artean osatzeko (INHAR ZUBELDIA)
- Bertso erronka, bakoitzak bere bertsoa sortu, grabatu eta bidali (egin daiteke bat hasi eta besteei bota erronka... adibidez, Inhar Boradagaien ideia izan denez, hasi daiteke Inhar eta beste norbaiti bota erronka...)
- Triangeluen asmakizuna (INKO)
- Batido bat egitea etxean dugunarekin (IUNE)
- Paper zahartua egitea kafearekin (IUNE)
- Gurasoei etxeko lanetan lagundu (KAMILE)
- Pelutxeak ezkutatu eta ondoren bilatzera jolastu (LEIANE)
- Etxean zein pelikula ikusi edo zertara jolastu txandaka erabakitzea (KEITH)
- Zirkuitu bat sortu etxean kirola egiteko, grabatu eta lagunekin partekatu (MALEN)
- Erratzarekin egiteko ariketa batzuk (NOA)
- Sardinas en lata jolastu (IUNE)
- Etxean egiten diren ekintza ezberdinekin bideo bat grabatu (PERU)
- Guztiok batera abesti bat osatu, bakoitzak zati bat grabatu eta ondoren montaje batekin osatu. (OIER R)
Tira, izugarri ideia pila ditugu mahai gainean. Esan dizuet abestiaren proposamenari helduko geniola eta horretarako galdetegi bat bidaliko dizuet.
Saiatuko naiz ondoren montajea egiten, baina egia aitortu behar badizuet, ez daukat ideiarik ere nola egin! ez espero ba izugarrizko arte lana!!!
Tira ba neska mutilok, esandakoa, zoragarria izan dela zuek ikustea eta zin egiten dizuet aste santuen bueltan errepikatuko dugula.
Besarkada estu bana zuei eta zuen familiei,
MAITE ZAITUZTET
EIDER
Comentarios
Publicar un comentario