KAIXO LAGUNOK! Gaurko eguna, berezia izan da, aspaldiko partez, zuen denen aurpegiak ikusi ahal izan ditut. ASKO POZTEN NAIZ ZUEK ONDO EGOTEAZ, ZORAGARRIAK ZARETE, BENETAN! Zaila da denek hitz egitea eta gelan egiten dugun bezela hitz egitea, lasai, elkarri begietara begiratuz.... iritsiko dira garai hobeak, NOSKI BAIETZ! Baina ez gaitezen triste edo sentibera jarri, zuen lan eta erronkei eusteko garaia baita. Proposamen ezberdinak egin dituzue, eta egia esan, denak gustatu zaizkit asko: Marrazki erakusketa bat denen artean osatzeko (INHAR ZUBELDIA) Bertso erronka, bakoitzak bere bertsoa sortu, grabatu eta bidali (egin daiteke bat hasi eta besteei bota erronka... adibidez, Inhar Boradagaien ideia izan denez, hasi daiteke Inhar eta beste norbaiti bota erronka...) Triangeluen asmakizuna (INKO) Batido bat egitea etxean dugunarekin (IUNE) Paper zahartua egitea kafearekin (IUNE) Gurasoei etxeko lanetan lagundu (KAMILE) Pelutxeak ezkutatu eta ondoren bilatzera jolastu (LEIANE)...