HITZOLARIAK: ESKERRIK ASKO JOSEAN!
ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA:
Abenduaren 2an, goizean, Joxean Apeztegia etorri zitzaigun bisitan Ikastolara, bere lana aurkeztera, euskaraz eta euskarazko egunkari bakarrean egiten duen lana aurkeztera. INFOGRAFIA da berak egiten duena, hitzak eta irudiak batuz lortzen den informazio mota hain zuzen ere.
Interesgarria izateaz gainera, gure ikasleek sortutako hitzak hartu eta infografia zoragarri bat egin zigun guretzat. Mila mila esker!!
Comentarios
Publicar un comentario