KOMUNIKAZIO KANPAINA: ON EGIN!!!

KAIXO DENOI! IKUSI NAHI AL DUZUE EGIN DUGUN KOMUNIKAZIO KANPAINA? BA JARRAITU ONDOREN DAUDEN BIDEOEI, ENTZUN ARRETAZ ESATEN DUGUNA ETA EGIN KASU PROPOSAMENEI! 
AURRERA!!!!



LEHENENGO EGIN GENUEN LANA DATU BILKETA IZAN ZEN: ETXEETAKO ZABORRAREN INGURUKO DATU BILKETA EKARRI GENUEN GELARA ETA GUZTION ARTEAN GURE GELAKO EMAITZAK ATERA GENITUEN... IKUSI, IKUSI...



DATU HAUEK AURREAN GENITUELA, GARRANTZITSUA IRUDITU ZAIGU LEHENENGO JANARI GUTXIAGO BOTATZEKO, BAZKALORDUAN GURE ETXEETAN ETA BAITA JANGELAN ERE ARRETA JARTZEA. HORREGATIK, ARAU BATZUK PROPOSATU DIZKIZUEGU!!




ETA NOSKI, ZUZENENAN JANARI GALERA HORI EKIDITEKO ASMOZ SEI PROPOSAMEN EGIN DITUGU:


PROPOSAMEN HAUEK NOLA ZABALDU AZTERTZEN ARITU GINENEAN BI ERA EZBERDIN BURURATU ZITZAIZKIGUN: AHOZKO MEZUAK ADIBIDEZ, EUSKARAZ NAHIZ GAZTELERAZ...




AZKENIK ezagutzen duzue bidali dizuegun gutuna.




"Iruratar maitea!

Ba al zenekien munduan 1300 milioi tona janari botatzen direla urtean? Kopuru hori gizakiok urtebetean kontsumitzen ditugun elikagaien herena da. Gehien gehiena lurralde garatuetan botatzen da. eta horren arrazoiak anitzak dira: usteltzea, gehiegi erostea….

Horren harira, gure etxeetan galtzen den janariaren inguruan galdeketa bat egin dugu, galera hori txikia ala handia den jakiteko eta ondoren horren inguruko gomendioak emango ditugu.

Galdeketak dioenaren arabera, janari galera handi xamarra da. Eta galera horren arrazoi nagusia zera da: Alferrik galtzen dela. 

Beraz, janari galera ekiditeko honako gomendio hauek eman nahi ditugu, gogoan izateko: 
  •  Sobratzen zaigun janariarekin konposta egin
  •   Zaborra dagokion edukiontzira bota birziklatzeko
  •   Erosketak egitera goazenean, zerrenda egin. 
  •   Janaria kontserbatzeko teknikak erabili (izoztu, marmeladak….)
  •   Elikagaiak hutsean (airerik gabe) gorde eta hezetasun gutxi dagoen lekuan ez lizuntzeko.
  •   Hozkailuan denbora gehiago irauten dute.


Gomendio hauek Iruratar guztiok jarraituz gero egoera aldatuko delakoan, 

IRURAKO IKASTOLAKO LH4KO IKASLEAK


Honekin batera, jakin, gure Ikastolako blogean, egin dugun komunikazio kanpaina osoa duzuela ikusgai, beraz, animatu ikustera eta IKASTERA!!!


https://2019irurakolh4.blogspot.com"



ETA AMAIERARAKO.....




MILA MILA ESKER GUZTIOI ETA EGIN KASU!!!!

































Comentarios

Entradas populares de este blog

KOTXEA EGITEN

LOATZON IKUSI GENUEN ELKAR